Español

< Itzuli hasiera orrira

Neuromodulazio ez-inbaditzailea

Begira, pentsatzen dudan moduan kontatuko dizut.

Kostatu zait NESArekin animatzea.

Zergatik?

Duela hiru bat urte etorri zitzaizkidan lehen aldiz produktua aurkeztera eta kontatzen zutenak itsura ona zeukan, gehiegi akaso, eta horrek barruan daukadan eszeptikoa alertan jarri zuen.

NESAk agintzen du arazo hauek dituzten pazienteei laguntzen diela:

  • lo egiteko arazoak dituztenei,
  • min kronikoa dutenei,
  • nekea (muskularra edo orokorra) dutenei,
  • antsietatea eta estresa dutenei,
  • txizari eusteko arazoak dituztenei,
  • edota beste hainbat arazo eta patologia daukatenei.

Horretarako denerako balio du?

Aukera bat ematea erabaki nuen eta 2022ko uztailean erosi nuen nire NESA neuromodulazio makina.

Gertuko pazinte ezagun batzuekin hasi nintzen aprobak egiten aurrena. NESA neuromodulazio ez-inbaditzaile zerbitzua eskaintzen hasi aurretik ingurune kontrolatu batean probatu nahi nuen.

Eta, aizu, badabil, funtzionatzen du!

Paziente batzuk lehen saioan bertan somatzen dituzte hobekuntzak eta beste batzuek denbora gehiago behar dute (denean bezala, bakoitzaren araberako da).

Polita da ikustea NESA XSIGNAL neuromodulazioari esker pazienteen bizi-kalitatea hobetzen ari garela.

2023ko urtarrilean, sei hilabetez paziente batzuekin aprobak egin ostean, hasi gara paziente gutxi batzuk gehiagorekin zerbitzua zabaltzen.

 

Baina, zer demontre da?

Neuromodulazio ez-inbaditzaileak inpultso eletrikoak erabiltzen ditu (ia-ia igertzen ez ditugun inpultsoak dira) eta gure sistema nerbio-sistema autonomoaren funtzionamendua hobetzen du.

 

Nola erabiltzen dugu?

Hasteko, puntu garrantzitsu bat: egoeraren balorazio ona egitea. Ebaluazio hau funtsezkoa da. Berari esker erabakitzen dugu zein tratamendu egin.

Tratamendua izan daiteke aktiboa (neuromodulazioa eta fisioterapia konbinatuz) edota pasiboa (neuromodulazioa soilik). Tratamendua ordubeteko 10 saiok osatzen dute, astean behin edo birritan.

 

Kontraindikazioak:

NESA tratamendua ez-inbaditzailea da baina badira zenbait kontraindikazio. Ondorengo kasuetakoren batean bazaude, ezin duzu tratamendua egin:

  • Gorputzean dispositibo elektronikoak dituzu.
  • Haurdun zaude.
  • Minbizia edo neoplasia prozesuren batean zaude.
  • Epilepsia daukazu.
  • Barn-hemorragiak edukitzea.
  • Elektrodoak ezin jartzea, azala egoera txarrean dagoelako, zauriekin.
  • Sukar altua daukazu.
  • Tronboflebitis larriren bat izan duzu.
  • Sentikortasunean alterazio nabarmenak izan dituzu.

Txanda hartu aurretik zergatik ez diguzu galdetzen nola funtzionatzen duen neuromodulazio ez-inbaditzaileak? Idatzi WhatsApp bidez edota deitu 647043636 zenbakira.

 

Zertan lagundu zaitzake NESA neuromodulazioak?

Ondorengo puntu hauetakoren batean lagundu zaitzake, probatu eta ikusiko dituzu ze onura dituen:

  • Zure loaren kalitatea hobetu dezake.
  • Min kroniko eta neuropatikoa arindu dezake.
  • Errekuperazio muskularra azkartu dezake.
  • Antsietatea eta estresa gutxitu dezake.
  • Txizari eusten lagundu dezake.
  • Neuro-eraginkortasuna hobetu dezake.

Neuromodulazio ez-inbaditzailea oso lagungarria izan daiteke patologia kronikoak dituzten pertsonentzat, baina ez eurentzat soilik.

Kirolaria bazara eta zure errendimendua hobetu nahi baduzu NESA lagungarria izan daiteke, hobeto errekuperatzen, deskantsatuagoa egoten eta hobeto lehiatzen lagunduko dizulako.

Gogoratu, aurrena ebaluazio sakon batekin hasiko gara eta 10 saioko sorta batekin.

Gure pazienteek igartzen dituzte jada bere NESAren onurak.

Informatu zaitez.

Eta animatu.

Txanda hartu 647043636 zenbarira WhatsAppez idatzita.

Probatu zerorrek.

Behean ikusi ditzakezu NESAri buruzko pare bat bideo, zure kontura baloratzeko.

Sartu zaitez NESAren webgunean eta ikusiko duzu mundu osoko makina bat fisioterapia zentro eta sendagilek erabiltzen dutela.

Neuromodulación no invasiva NESA